lunes 15 de marzo de 2010

Curriculum Vitae

 .
.
.
.
Eta bukaerak.
Azukrea kafesnera botatzea ahazten du batzuetan.
Amatatzeko, zigaroa erail arte itxaroten du.
Goilaratxoak lapurtzen ditu.
Patilladun gizonak ditu gogoko. (Eta patilla bako emakumeak).
Lerroartean agertzen ez dena irakurtzen du.
Mozzarela.
Periodikoetako orrien artean baten bat solte aurkituko duelakoan erosten du egunero- egunero ezparrangia, iraultzarik egotekotan, badaezpada.
Tallariñekin ligatzen du zapatuetan.
Botila beteak hustu egiten ditu.
Botila hutsak bete egiten ditu.
Ez dio keari ahotik ihes egiten uzten, maiz.
Koloreak zuri-beltzean itotzen ditu martitzenetan.
Hazgurea kuleroetan.
Haizea sartzen zaio ile artean, sarritan.
Astelehenetan bankura joaten da. Karameloak ateratzera.
Batzuetan pospolo da.
Besteetan olatu.
Liburuen orrietako usainak kolekzionatzen ditu.
Botoiak bilatzen ditu barikuetan.
Azukrea ahazten zaionean, zeru apur bat botatzen du kafesnera: bi ilargi, eguzki- izpi erdi, zazpi izar eta hiru laurden. Lainoek gainez egiten duten arte.
Zapia ostutzen dio haizeak lepotik.
Irri.
Urez betetzen da, hutsik dagoenean.
Zurrunbilo.
Ladrilo bat ostu nahi du pareta gorri batetik.
Metroan, albokoa irakurtzen dagoena irakurtzen du.
Alkandorako lehenengo hiru botoiak askatzen ditu egueztenetan.
Ordua galdetzen dioten bakoitzean, metxeroa eskatzen du trukean.
Pareta bat oparitu zioten behinola. Poemak idazteko bertan.
Kili-kiliak ditu eperdian.
Karramarro.
Ipuinak ahazten ditu trenean.
Medikuaren kontsultaren salaesperan, hasita aurkitzen dituen gurutzegramak amaitzen ditu.
Kaltzetinak galtzen ditu izarartean.
Urpean itotzen da arnasa hartu ezinda dagoenean.
Tabernetako serbilletak zirriborratzen ditu.
Gorroto ditu ipuinen hasierak.
.
.
.
.
.
.
.

3 comentarios:

tt dijo...

Faltan botatzen nittun holako lanak, bakin ala? =)

Has gattezen hautsek kentzen blogai!

russische frau dijo...

Ich finde es toll.

baibaiaez dijo...

pentagramadun orrixek amaitxu ein jatzuz?